2013/10/18

EUSKARA froga 1-2 gaiak

Hemen dituzue asteleheneko azterketa prestatzeko lagungarri izango zaizkizuen jokoak. Gogoan izan laburpenak EUSKARA orrialdean dituzuela eta ez ahaztu koadernoko ariketak ere egin behar dituzuela.


2013/10/14

MADARIAGA DORRETXEA

Gaur Urdaibain eman dugu goiza. Bertako paduran zehar ibilbidea egin, hegaztiak ikusi eta Madariaga dorretxean bisita laburra egin dugu. 
Asko gustatu zaigu eta biodibertsitatea zer den hobeto ulertu dugu.

Madariaga dorretxea on PhotoPeach

2013/10/11

TAKETA LEZ

Taketa gauza ezaguna da Bizkaiko paisaietan; teilatu gorri eta horma zuriko baserrien inguruetako larre berde batetik bestera muga egiten daben egurrezko ezpal handiak dira taketak. Alde batetik punta zorrotza daukie, lurrean sartu eta artez parau daitezan. Taketak, beraz, beti dagoz zutunik, beti dagoz "betiko lez". Bizkaian, orduan, gauza arrunta da inork galdetu ezkero zelan zabizen, taketa lez erantzutea. Horrek esan gura dau ondo gabizala, betiko lez, taket bat larre batean egongo zan lez. Hori bai, betiko lez ibiltzea ona dan neurrian, "taketa lez" erantzunak gero eta esangura positiboagoa hartu dau, taketa lez dabilena, "itzel" edo "edarto batean" dabilena balitz lez.

INGURUNE - EUROPA

2013/09/27

bizkaiera.biz

EKILIKUA

Oraingoan buruketa bat toketan da:
"Tren batek Bilbotik urteten dau goizeko hamarretan hirurogei kilometro orduko abiadurean. Beste tren batek Donostiatik urteten dau goizeko hamarretan be berrogei kilometro orduko abiadurean. Bilbotik Donostiara ehun kilometro zehatz egongo balira, zein ordutan alkartuko dira tren biak?"
Zeure erantzuna ez bada goizeko hamaiketan, ez dozu erantzuna asmatu; baina hori berori etorri bajatzu burura, ez harritu irakasle batek "ekilikua" erantzuten badeutsu ordua esan eta berehala!
"Ekilikua" bizkaierearen esakune ezaguna da; latinetik ei dator, eta galdera baten erantzuna edo lagunak dinoena asmatzen dogunean esaten jaku, bete-betean asmatu dogula adierazoteko.

2013/09/26

Zumaiak eta Hondarribiak irabazi dute Kontxako bandera

Uretan  erakutsitako  lehia  ederra  desitxuratu  zuen  polemikak  Kontxako  banderaren gizonezkoen  estropadako  bigarren  jardunaldian.Itsasoan, lehen jardunaldia erdietsitako garaipena errepikatu zuen atso Urdaibaik,Hondarribiaren kalean zegoela, bi traineruen palek elkar jo zuten lau aldiz. Lehia estua eta ederra izan zuten.



Uretako epaileak eta lehorrekoak ontzat eman zuten estropada, baina helegitea aurkeztu zuen Hondarribiak. Luze jo zuen epaileen erabakiak, eta berotuz joan zen bi traineruen arteko giroa. Azkenean, Bermeokoak kanporatu  zituzten epaileek, eta Hondarribiara joan zen bandera.

Ibon eta Urko

INDEPENDENTZIARI HELTZEKO ESKUA ALTXATU DU KATALUNIAK

Urte beteren buruan, ekitaldi historikoa egin dute berriz ere Katalunian.
Kataluniak independentzia lortu nahi du,  horregatik mundu osoari erakutsi egin nahi dio.


400 kilometroko gizaki kate erraldoia antolatu zuen ANC biltzar nazional Katalanak.


Eta arrakasta erabatekoa izan da. Ehunka mila lagunek bat egin zuten deialdira eta hutsunerik edo etenik ez zen ikusi ibilbide osoan zehar.


Handik ordu gutxira, Generalitateko Barne Sailak lehen datuak  eman zituen: 1.600.000 manifestari ibilbide osoan, eta 500.000 lagun Bartzelonan bakarrik.
Ezinezkoa zirudien arren, iazko manifestazioak bildutako jendetza gainditzea lortu zuen ANC.
Gorka eta Ander




2013/09/23

KILOMETROAK 2013 Tolosan urriaren 6an

ALDUNDIAK “BOSTEKO 2013” ERAKUSKETAREN XVI. EDIZIOA AURKEZTU DU

Bilbo, 2013ko irailaren 11an, Miren Josune Ariztondo Kultura diputatuak eta David Latxaga Amorebietako alkateak "BOSTEKO 2013" erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu dute. Arratsaldean irekiko zen jendearentzat Amorebietan. Urtero bezala, euskal artisten obra garaikideak bilduko ditu, Bizkaiko zenbait udalerritan ikusi ahalko direnak.


Edizio honetan, Bizkaiko arte plastiko eta bisualen eremuan indarrez sartu diren artista gazteen proposamenak aurkeztuko dituzte.


Oso sortzaile ezberdinak dira, erakusketa honetan fikzioen irudikapenaren inguruan biltzen direnak. Hiruek oso "FIKZIO" ezberdinak erakusten dituzte, ikuspegi askotatik eta hainbat modutan.

Oraingo honetan egin dituzten azken lanetako batzuk erakusten dituzte."BOSTEKO 2013" erakusketa koordinatua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak diruz lagundua. Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxoko Udaletako kulturako arduradunen lankidetzari esker antolatzen da. Izaera ibiltaria dauka. 1998. urtetik hamaseigarren urtez segidan, arte garaikidea Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietara hurbiltzen du.

Eider eta Lide


2013/09/20

albistea

Gizon batzuk beste gizon bat aurkitu zuten hilda Galdakaon. Gizonak 21 urte zeuzkan eta bakarrik bizi zen. Lanera ez zela joan konturatu ziren lankideak , eta bere familiak etxean ez zegoela abisua eman zion Ertzainari. Ertzainek bilaketa hasi zuten eta hurrengo egunean gizonaren  gorpua aukitu zuten Galdakaoko iturri baten ondoan. Iturrian botila eta pastilla asko zeuden. Familiari galdera batzuk egin zizkioten eta bere lagun batzuei ere. Ertzaintzak uste du bere buraz beste egin duela baina ez daude seguru.
Ane C eta Arene

entzun albistea





2013/09/18

EUROPAKO MAPA

Ebaluaketa honetan EUROPAKO MAPA ELEKTRONIKOA egingo dugu.

Mapa elektronikoa egiteko ekarri behar den materiala:

- Kartoizko kutxa bat. Neurriak (gutxi gora-behera): luzera 50 cm.,
zabalera 30 cm., altuera 8cm.
- Metalezko koadernagailuak (txikiak eta laburrak).
- Kablea (hari bakarrekoa bada hobe) 10-12 m.
- Bonbilla eta portalanpara txikitxoak.
- Pila zapal bat (petaka).
- Bi larako (klabija).

 KLABIJAK
 BONBILA TXIKIA
 PILA ZAPALA
KUADERNAGAILUAK

2013/09/11

ONGI ETORRI 6. mailara

6. mailan gaude jada! DBHtik hurbilago. Gogor lan egin beharko dugu eta prest egon beharko gara gauza berriak ikasteko eta atzean ez gelditzeko.
XABIER, ANE.E, GORKA, URKO ETA EIDER

2013/05/24

Igandean denok Portugaletera!


Aldapa Leunduz

Ibilaldia 2013. (Letra/Musika I. Ordóñez-Kherau) 

Aldapa leunduz Ibilaldia
itsasadarretik zerumugara
arraunean Porturako bidea
aurrean dugu euskararen zubia
Aldapa leunduz Ibilaldia
itsasadarretik zerumugara
arraunean Porturako bidea
berbarik berba mintzo ezkerraldea

Ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai
aldapan gora, aldapan gora noa ni
tontorrera ere bai, baina...
eztauka zentzu bera
helburua da ibiltzea, ta ez heltzea, IBILI!!

(Hauxe da) ibilaldia
ez da inolako paseoa
Ez dauka zentzu bera,
ez dauka zentzu bera...
jarrillero-eroak
jaiotzetiko mendizaleak
(etor zaitezte) zatozte (e)ta gozatu gure ikastola:

Aldapa leunduz Ibilaldia...

Ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai
Zergatik esan "love"... "maitasuna" barik
Sentitzen dut, baina...
ez dauka zentzu bera
maiatzen zaitudala
sentitzen dudane(a)n nik

Eta "amor mio", "je t'aime",
nahiz eta esan esan suabe edo ozen,
Ez dauka zentzu bera,
ez dauka zentzu bera...
ea maite zaitudan,
beraz, ez da galdera
nik maite dut euskera,
euskeraz dut maitatzen


Aldapa leunduz Ibilaldia ...



Iker Lope de Bergara: Alboka, koroak
Alex Garcia: Esku soinu txikia, Koroak
Aitor Esteban Etxebarria: Baxua
Gaizka Andollo: Kajoia, kabasa eta beste perkusioak
Ibon Ordóñez: Kitarra akustikoa, ahotsa

Kolaborazioak:

Alex Sardui (Gatibu): Ahotsa
Zuriñe (Hesian) : Ahotsa
Pello eta Rubén (Vendetta): tronboia eta tronpeta

2013/05/13

IBILALDIA 2013 Portugaleten

Maiatzaren 26an, IBILALDIAren txanda izango da. Aurten Portugaleteko "Asti leku" ikastolak antolatuko duen jaiaren bideoklipa duzue ondoren:




Egitarauaren edo kontzertuen berri izan nahi baduzu, klikatu hementxe.

2013/04/25

2013/04/23

LIBURUAREN EGUNA

Zergatik ospatzen da Liburuaren eguna? Gaur, Liburuaren eguna ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen apirilaren 23a liburuaren nazioarteko egun gisa. Beraz, nahiko ospakizun berria da. Zergatik aukeratu zen egun hori? Zenbait arrazoi daude horretarako, nagusienak aipatuko ditut: alde batetik egun horretan bi idazle famatu hil zirelako: Shakespeare eta Cervantes. Biak ala biak, antza denez, egun berean eta urte berean hil ziren, 1616.ean alegia. Kontua da, sasoi hartan Espainia eta Ingalaterrako egutegiak desberdinak zirela, batean gregoriarra zen, eta besteanjuliarra. Bi egutegiak ez datoz guztiz bat, eta beraz, Shakespeare egun bat arinago hil zen Cervantes baino. Baina, tira, hori oso garrantzitsua da? Bestalde, Espainian 1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten pertsonek larrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren egunaren sinbolo gisa larrosa erabiltzen da. Katalanek beraz, gaurko egunez, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik, “Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren eguna. Sant Jordi, Saint George, San Jorge, edota euskaraz galdutako Done Jurgi, dragoia hil zuen erromatar soldadu kristaua izan zen, eta zenbait herrialdetako patroia da, besteak beste, Kataluniakoa eta Ingalaterrakoa.

2013/03/22

Karaokea eta "Ur tanta solidarioa"

Egun berezia izan da gaurkoa:

Karaokean parte hartu dugu



"Ur tanta solidarioa" ekimenean HERRI KIROLAK egin ditugu


2013/03/21

KORRIKA TXIKIA Lauron

Heldu da KORRIKA TXIKIA Laurora. 
Denok egin dugu korrika euskararen alde eta denok adostu dugu ematea euskara elkarri, bai ikastolan, bai jolastokian, autobusetan, jantokian, kalean, etxean ...
Arratsaldean Bilbora joango gara LAUROren kilometroan parte hartzera.





OPORRETAKO LANAK

2013/03/20

KORRIKA bagoaz!

Bihar KORRIKA TXIKIa helduko da Laurora eta hainbat argibide helarazi dizkigute MARRUBI taldekoek kontuan hartzeko. Hementxe dituzue:

Oporretako lanak

Dakizuenez, Aste Santuko oporretan liburu hau irakurriko dugu.
Hementxe duzue 6. mailako ikasle batek liburu honetaz duen iritzia.



2013/03/06

MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN

Antton Irustak idatzitako istorioak irakurri ditugu azken hilabeteotan gelan. Orain geu izango gara ipuin horien kontalari. Ea zelan irteten zaigun ...

DAISUKE Maitena, Ander B, Enaitz



JOSEBA Jone, Ane C, Ane E

2013/02/18

JOKOA

Zein da zure marka? Bikain, ongi, pattal samar edo penagarri?
Jardun eta lortu emaitza bikaina! 

GAURKO HITZA - JOKATU

2013/02/05

Bagare

Otsailean "Bagare" kanta abestuko dugu. 
Ezaguna da kanta hau gure artean. Gontzal Mendibilek eta Xeberrik abesten zuten, eta 1976an "Zaurietatik dario" izeneko diskan plazaratu zenetik, askotan egokitu da. 
Oso ezaguna egin zen Sokaidek  2011ko "Araba euskaraz" jairako egin zuen bertsioa, adibidez. 


Aitor Arana eta "Urtegi misteriotsua"

Aitor Arana izan dugu gaur gure artean. "Urtegi misteriotsua"-ren inguruan eta bere idazle lanaren inguruan aritu zaigu. Oso gustura entzun ditugu bere azalpenak eta berak ederto baten erantzun ditu gure galderak.



2013/01/29

Guk euskaraz

Hilabete honetan gelan abestuko dugun kanta hau URKOk 1977an argitaratutako "Sakonki maite zaitut Euskal Herria" diskan agertu zen.